Pribatutasun politika
Zure datu pribatuak errespetatzen ditugu
Gordetzen ditugun datu bakarrak erabiltzailearen eposta eta erabiltzaile izena dira. Aplikazioaren funtzionamendurako ezinbestekoak dira datu hauek.
Cookieak
Xiba aplikazioak ez du cookierik edota antzeko daturik gordetzen eta berreskuratzeko beste gailurik erabiltzen.
Erabilpen baldintzak
Xiba aplikazioaren bidez egindako lehia eta jokoetan ezin da diru-apostu antolaturik edo ohikorik egin. Lagun arteko tratu pribatuak bakarrik egin daitezke, eta tratu pribatu horietan hitzartutakoak ez du inolako derrigortasunik eta betekizunik eskatzen parte-hartzaileentzat. CodeSyntax-ek ez du ardurarik hartzen erabilera okerren kasuan, ezta ere oker tekniko edo konexio akatsen ondorioz, jokalari batek partidaren bat edo puntuak galtzen baditu.
Al profil bat sortzean argazki eta izenarekin, debekatuta dago beste baten identitatea eta irudia erabiltzea. Era berean, irudi eta erabiltzaile izen iraingarri, pornografiko edo orokorrean desegokiak erabiltzea debekatuta dago. Jokoaren garatzaileak, CodeSyntax-ek, erabakiko du zer den desegokia kasu horietan, eta ez dago azalpenak ematera behartuta erabilera oker hori egiten duenari.
Kontakturako informazioa
Tf: (+34) 943 82 17 80