Xiba
Zure adimenaren eguneroko entrenamendua
Pantaila-argazkiak
Deskribapena
Ongi etorri Xiba jokora! Probatu zure gaitasuna, aberastu zure hiztegia eta mantendu burua sasoian euskarazko erronkekin.
Hainbat jolas, helburu bakarra
Xiba-k egunero 3 minijoko eskaintzen dizkizu, bakoitzak zure adimenaren ertz desberdinak zorrozten lagunduko dizu. Letra zopa, Quento, Elkartu gaiak, Aukeraketa eta Bikoteak bezalako jokoekin, zure hiztegia, kalkulua, memoria, logika eta azkartasuna trebatuko dituzu modu dibertigarrian.
FAQ
Zer da Xiba?
Xiba mugikorretarako joko bat da, zure burua trebatzeko diseinatua. Euskarazko denborapasak (edo minijokoak, ze batzuk buruari lana ematen diote) biltzen ditu, eta bakoitzarekin lanketa desberdinak egingo ditugu.
Zein da helburua?
Helburu nagusia komuneko lanak egin bitartean denborapasekin jolastu eta burua sasoian mantentzea da. Egunean minutu pare bat euskaraz jokatzeko eta zure gaitasunak (lexikoa, kalkulua, memoria...) lantzeko aitzakia ematea.
Nola jokatu?
Oso erraza da. Egunero 3 jolas desberdin proposatuko zaizkizu, horiek osatu, eta bolada osatuko duzu.
Bolada?
Bai, eguneko 3 erronkak osatzeak boladan zaudela esan nahi du, eta zenbat eta egun gehiago jarraian, orduan eta bolada luzeagoa osatuko duzu.
Publizitatea dauka!
Bai, jokoa plazaratzen dugun unean, 2026an, ez dakigu zehatz nolako gastua eragingo digun kudeaketak, eta diru irteerak ahal bada sarrerekin estaltzea komeni zaigu. Zenbakiak eta balantzea nola doazen ikusita, publizitatea murrizteko edo kentzeko moduak aztertuko ditugu. Bitartean, funtzionamendu hau etsigarria iruditzen bazaizu, sentitzen dugu, oraingoz Xiba ez da zuretzat.
Nor gara
CodeSyntax euskal enpresak sortutako jokoa da Xiba. Gure helburua teknologia eta euskara uztartzea da, aisialdi digital osasuntsua sustatuz. Egunean Behin eta Tagzania jokoak dira geuk egindako beste app batzuk, agian ezagutuko dituzunak.


